Politika -
Polemika
Lazo horiak kentzeak arau-haustea dakarrela ohartarazi die Guardia Zibilak agenteei
Kalean lazo horiak kendu zituen lagun talde bat identifikatu zuten Esquadra Mossoek abuztuan. Horiekin batera guardia zibil bat zegoen, eta "erakundearen izen ona" kaltetu lezakeela arrazoitu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Kataluniako eraikin askotan zintzilik dauden lazo horiak kentzeak arau-haustea dakarrela ohartarazi die igande honetan Guardia Zibilak indar polizial horretako agenteei, eta lanetik kanpo bada ere, lazo horirik ez kentzeko eskatu die.
Izan ere, kalean zintzilik zeuden lazo horiak kendu zituen lagun talde bat identifikatu zuten Esquadra Mossoek joan den abuztuan. Guardia Zibilak ohar batean azaldu duenez, horiekin batera jaieguna zuen guardia zibil bat zegoen.
Igande honetan zabaldutako idatzian ohartarazi dutenez, guardia zibil horren identifikazioak "nolabaiteko kaltea eragin lezake erakundearen izen onean".
Horrenbestez, ekintza horrek sortutako polemika ikusita, abuztuan identifikatu zuten guardia zibila ahoz ohartaraztea erabaki du orain Guardia Zibilak.