Politika -

Herri Ekimen Legegilea

Egun historikoa euskal politikan, herritar batek hitza hartu baitu Legebiltzarrean

Hamabost minutuko tartea izan du Sabin Zubiri Zubiak Eraikiz plataformako bozeramaileak hezkuntza inklusiboago baten aldeko legegintzako herri-ekimena aurkezteko eta babesteko.

Sabin Zubiri Zubiak Eraikiz plataformako bozeramailea, Legebiltzarrean. Argazkia: EiTB
Sabin Zubirik Legebiltzarrean hitza hartu dueneko unea. Argazkia: EiTB
Herritar batek hitza hartu du lehenengoz Legebiltzarrean

14:16

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritar batek aurreneko aldiz hartu du gaur hitza Legebiltzarrean. Sabin Zubiri Zubiak Eraikiz plataformako bozeramailea izan da, hain zuzen, osoko bilkura batean parte hartu duen lehenengo herritarra, 2016an onartutako Herri Ekimen Legegileari esker.

Hamabost minutuko tartea izan du Zubirik hezkuntza inklusiboago baten aldeko legegintzako herri-ekimena aurkezteko eta babesteko, hezkuntza sistemaren kohesioa eta berdintasuna bultzatzea helburu duena. Gainera, zentro publikoetan zein itunpekoetan hezkuntza doakoa izatea eskatzen du.

Horretarako, besteak beste, atzerritik iritsitako ikasleak ikastetxe publiko eta itunpekoen artean hobeto banatzea proposatu du Zubirik, segregazioarekin amaitzeko, gehienbat.

Euskal ikasleen erdia ikastetxe publikoetan dago matrikulatuta, eta beste erdia, berriz, pribatuetan. Nolanahi dela, bekadunak, etorkinak, heziketa berezia behar duten ikasleak, errepikatzaileak eta maila sozioekonomiko baxuko gazteak publikoan batzen dira, bereziki.

EAJk, PSE-EEk eta PPk atzera bota dute eskaera

EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek galarazi egin dute aipatu plataformak hezkuntza inklusiboago baten alde eta segregazioaren kontra bultzatutako Herri Ekimen Legegilea, kontrako botoa eman baitute; EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, aitzitik, ekimenaren alde agertu dira.

Hasiera batean, ekimena aurkeztu zutenean, PSE-EEren babesa ere jaso zuen, baina azkenik atzera egitea erabaki dute sozialistek. Jarrera hori gogor kritikatu dute Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk.

Herritar batek hitza hartu du lehenengoz Legebiltzarrean
Herritar batek hitza hartu du lehenengoz Legebiltzarrean
Herritar batek hitza hartu du lehenengoz Legebiltzarrean

5:01

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza