Politika -

Otsailaren 27rako

Euskal ostalariek aldarrikapen ekitaldia deitu dute otsailerako

Otsailaren 27an izango den topaketan ostalariak parte hartzera animatu ditu Euskal Herriko Ostalaritza Federakundeak. Gobernuaren politikak eta tabakoaren kontrako legea aztertzea izango du helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Ostalaritza Federakundeak aldarrikapen ekitaldia prestatu du datorren otsailaren 27rako eta euskal ostalariak parte hartzera animatu ditu.

Topaketak "Gobernuaren politikak" eta tabakoaren aurkako legeak euren negoziotan izan duen eragina, bereziki, aztertzea izango du helburu. Izan ere, Angel Gago Euskal Herriko Ostalaritza Federakundearen idazkariaren esanetan, lege hori "langile autonomoek aspaldiko partez jasan dutenari gehitu zaio".

"Langile autonomoen kontrako bereizketa testuinguru" batean kokatuko da ekitaldia. Datorren otsailaren 27an izango da hitzordua eta bertan, autonomoen beharrak eta ostalarien salaketak "agerian" jarriko dituzte. Gainera, talde honen aldeko aldarrikapen ekitaldi berriak adostuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea