Politika -
Gasteiz
Legebiltzarreko ikerketa batzordeak publikoak izatea adostu dute
Hori horrela, Estatuko gainerako erkidegoekin parekatuko da euskal araudia. Hemendik aurrera, ateak irekita izango dira agerraldiak eta hedabideek lekuko izateko aukera izango dute.
Erredakzioa
Legebiltzarreko ikerketa batzordeak publikoak izatea adostu dute aho batez eta isilpekoak izan beharrean, ateak zabalik egingo dituzte hemendik aurrera.
Guztiak ados atera dira bileratik eta ez du inork eragozpenik jarri, beraz, Legebiltzarreko araudia beste erkidegokoekin parekatu dute
Ikerketa batzordeetako agerraldiak publikoak izango dira, ez orain arte bezala ateak itxita. Komunikabideek barruko irudiak erakutsi eta han hitz egiten dena kontatu ahal izango dute.
Dena dela, salbuespen bat dago, azalpenak ematera deituta dagoenak ateak ixteko eska dezake, baina hala ere, behin amaituta, informazioa publikoa denez, ezagutu ahal izango da, eta horren berri ematen duen legebiltzarkideak ez du deliturik egingo.
Eztabaida egun martxan dauden ''Miñao'' eta ''Marguello'' ikerketa batzordeek piztu zuten, zenbait filtrazio eta arazo izan delako.
Neurri berri horrekin gardentasuna irabaziko dela esan du Arantza Quiroga presidenteak.