Politika -

UME GOIZTIARRAK

Pablo Iglesias eta Irene Monteroren seme bikiek sendagiria jaso dute eta etxean dira

Podemoseko idazkari nagusiaren eta alderdi horrek Kongresuan duen bozeramailearen bi semeak uztailaren 3an jaio ziren, haurdunaldiaren seigarren hilabetean.

Pablo Iglesias eta Irene Montero. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Iglesias eta Irene Montero
Pablo Iglesias eta Irene Montero. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiaren eta Irene Montero Unidos Podemosek Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramailearen seme bikiek sendagiria jaso dute eta etxean dira dagoeneko, jaio zirenetik hiru hilabete igaro direnean. Irene Montero diputatuaren gertuko iturriek adierazi dutenez, atzo atera ziren ospitaletik.

Leo eta Miguel bikiak uztailaren 3an jaio ziren, Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean, haurdunaldiaren seigarren hilabetean, eta jaioberrien unitatean egon dira ordutik.

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak eta Irene Monterok martxoan iragarri zuten bikiak izango zituztela udazkenean, Facebook sare sozialean argitaratutako bi mezuren bitartez. Orduan iragarri zutenez, haurrak irailean edo urrian jaiotzea aurreikusten zuten.

Montero azken egunera arte aritu zen lanean; izan ere, bezperan, Kongresuan RTVEko administrazio kontseilua berritzeko egin zen osoko bilkuran parte hartu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia bideoak Pablo Iglesias politikari ohia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Podemos berriak