Politika -
EAko Batzar Nagusia
EAk NaBairen alde egin du, baina Batasunarekin akordioak hautsi gabe
Hori horrela, EAren 'hordagoa' onartu edo koaliziotik bota erabaki beharko dute EAJk eta Aralarrek. Izan ere, bi apustuak "bateraezinak" direla ohartarazi zuten.
Erredakzioa
Eusko Alkartasunaren Batzar Nagusiak berretsi egin du astearte honetan Nafarroa Bai koalizioaren aldeko apustua, baina azken urtean legez kanpoko ezker abertzalearekin sinatutako akordioei uko egin barik
Hori horrela, EAk EAJren eta Aralarren teilatuetara pasatu du ''pilota''. Izan ere, Nafarroari buruz Batasuna ohiarekin sinatutako akordioak bertan behera uzteko exijitu zioten, bi apustuak "bateraezinak" direlakoan.
Horrenbestez, EAren hordagoa onartu edo koaliziotik bota erabaki beharko dute orain aipatu alderdiek.
"Argi daukagu Nafarroa Bai baliagarria dela aldaketa egiteko, baina ezker abertzalearekin eta Alternatibarekin ditugun akordioak ere bai, autodeterminazio eskubidearen "ibilbide orrian''", adierazi du Pello Urizar EAko idazkari nagusiak bart Radio Euskadin.
EAren Batzar Nagusiak onartutako txostenean, EAk baztertu egin du NaBai ez beste hauteskunde konpromisorik hitzartzea, baina koalizioaren ateak beste alderdi batzuei zabalik egotea nahi du.