Politika -

Herrizaingo Saila

1.000 ertzainek baino gehiagok lantoki geografikoa aldatuko dute

Horrela, ertzain askok etxetik gertu lanpostu bat lortzeko aukera izango dute. Aurreneko 17 promozioetako agente guztiek etxetik hurbil lan egin ahal izango dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.173 ertzainek lantoki geografikoa aldatuko dute bihartik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Horrela, ertzain askok etxetik gertu lanpostu bat lortzeko aukera izango dute. Konkretuki, biharko berrantolaketaren ostean, aurreneko 17 promozioetako agente guztiek etxetik hurbil lan egin ahal izango dute.

Ertzaintzaren XXII. promozioa iragan abenduan hasi zen lanean. 290 agente berriak polizia-etxeetan herritarren segurtasunerako funtzioak hasi ziren egiten.

Promozio berriarekin Ertzaintzak ia 8.000 agente ditu eta, ondorioz, zerbitzuan urte gehien daramatzaten ertzainek lantokia aldatzeko aukera izango dute, etxetik gertuago lan egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea