Politika -
UPyDk eskatuta
Goi-kargudunen pentsioak aztertuko ditu Eusko Legebiltzarrak
Goi-kargudunen pentsioen osagarriei buruzko eztabaida norbaiten onerako atzeratu dutela adierazi du Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako goi-kargudunen pentsioen osagarriei buruzko eztabaidaz mintzatzea saihestu du gaur Idoia Mendia Gasteizko Exekutiboko bozermaileak, baina Eusko Legebiltzarrak aldaketak sartzea erabakitzen baldin badu horrela egingo dutela erantsi du.
Gobernu Kontseiluaren ostean egindako agerraldian, UPyDren kritikak izan ditu mintzagai Mendiak. Eusko Jaurlaritzako goi-kargudunen eztabaidan izandako atzerapena kritikatu du UPyDk.
Goi-kargudunen pentsioen osagarriei buruzko eztabaida norbaiten onerako atzeratu dutela adierazi du gaur Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak. Maneiroren ahotan, atzerapenarekin egungo Jaurlaritzako kideek onura ateratzea ahalbidetu nahi dute.
Urtarrila osoko bilkurak egiteko hilabete baliogabea dela gogorarazi du Mendiak, baina ez batzordeak eta txostenak biltzeko. Hala ere, orain arte batzorde hori martxan ez jarri izana Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna ez dela azaldu du Mendiak, Legebiltzarreko erritmoa legebiltzarkideek markatzen dutelako.