Politika -
Auzitegi Nazionala
Bruño ahizpek ukatu egin dute ETAri ordaindu izana
Biktimak direla gaineratu dute. Fiskalak, berriz, bost urteko kartzela zigorra eta 27 mila euroko isuna eskatzen ditu bakoitzarentzat.
Erredakzioa
Blanca eta Maria Isabel Bruño ahizpen kontrako epaiketa hasi da Auzitegi Nazionalean, ustez ETAri iraultza zerga ordaintzeagatik. 6 mila euro ordaintzea leporatzen diete.
Bi ahizpek erakundearen gutunak jaso zituztela onartu dute, 2003an eta 2006an hain zuzen, naina ukatu egin dute exijitzen zitzaien dirua inoiz ordaindu izana.
ETA-ren kolaboratzaile ez, biktimak direla azpimarratu dute, duela 30 urte euren aitak lehen aldiz iraultza zergaren gutuna jaso zuelako, eta egun "Justiziaren biktimak" euren kontra hasitako epaiketagatik. HOrrexegatik azpimarratu dute "iraingarria dela ETAko kolaboratzaile izatea leporatzea ETAren biktimak direnean".
Nahiz eta ordaindu izana ukatu, fiskalak, 5 urteko kartzela zigorra eta 27 mila euroko isuna eskatu ditu Rosa eta Maria Isabel Bruño ahizpentzat. 2008an "Thierry" atxilotu zuten Polizia operazioan, ETAk bi ahizpei ordainketa eskertzeko igorri zien gutun bat atzeman zutela adierazi du.