Politika -
Hauteskundeak
Zerrendak osatzeari "berehala" uzteko eskatu dio EAk Nabairi
EAk dio Nafarroa Bai koalizioan "ezinbestekoa" dela eta bertan egon nahi duela.
Erredakzioa
Nafarroa Baik bizi duen egoerari aurre egiteko konponbide guztiak aztertu artean, hauteskundeei begirako lanak "berehala" geldiarazteko eskatu die, Maiorga Ramirezek, EAk Nafarroan duen indazkariak.
EAJk, Aralarrek eta Independenteek hauteskundeak prestatzen eta egitarauak eta zerrendak osatzen hasiko zirela ohartarazi zuten atzo, eta horren ondotik etorri dira adierazpen hauek.
Pello Urizar, EAko idazkari nagusiarekin batera goizean emandako prentsaurrekoan, Ramirezek azpimarratu du Eusko Alkartasuna&' || 'nbsp; "Nafarroa Bain ezinbestekoa dela, Nafarroa Bain egon nahi duela, eta koalizioarekin hauteskunde konpromisoa daukagu".
Bestalde, Pello Urizarrek, EAJk eta Aralarrek iragarritakoa kritikatu du eta azpimarratu du hartu duten erabakia ez dela "akordio batera iristeko borondatea dutela erakusteko modua".