Politika -
Ezker abertzalea
Batasunarekin bat egiten badu alderdi berriaren aurka egingo dute
Justizia ministroaren hitzetan, Batasuna erakundeetan partehartzeko "iruzurrezko biderik ez ditugu onartuko".
Erredakzioa
Francisco Caamaño Justizia ministroak ezker abertzaleari ohartarazi dionez, astelehenean aurkeztuko duten "alderdi berriak Batasunari jarraipena ematen badio, Gobernuak epaitegietara joko du; izan ere, azken hitza justiziak dauka".
Justizia ministroaren hitzetan, Batasuna erakundeetan ordezkatuta egoteko "iruzurrezko biderik ez ditugu onartuko".
Datorren astelehenean Rufi Etxeberria ezker abertzaleko buruzagiak eta Iñigo Iruin abokatuak alderdi politiko berriaren estatutuak aurkeztuko dituzte Bilbon, Lokarrik antolatutako ekitaldi batean.
Halaber, Justizia ministroak esan du: "ETAri laguntza eman dion inguruneak harremana argi eta behin betiko hautsi behar du. Egin ahal dute. Norabide egokian hasi dute bidea".