Politika -

Nafarroa Bai

Ezker abertzaleak uste du badagoela denbora Nafarroan ituna lortzeko

Eskuinari ezinegona sorrarazten dion aldaketa politiko eta soziala bermatzeko bere asmoa "batzea eta ez banantzea" dela esan du; eta horretarako ez duela etsiko berretsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak esan duenez, "ez du etsiko", "borondaterik badago, denbora ere badago" Nafarroan indarrak batzeko, Gernikako akordioa eta "gatazkaren konponbidearen alde" egiten duen programa bat oinarri hartuta; alegia, "bere nortasuna Euskal Herria eta profila ezkertiarra" izango duen programa.

Horrela adierazi dute prentsaurrekoan Xanti Kirogak eta Marine Pueyok, Txelui Moreno ezker abertzalearen kidearekin batera.

"Ezker abertzalearen nahia batzea da, inoiz ez banantzea, argi daukagulako Nafarroako indar ezkertiar eta abertzale guztien metaketa eskuinari ezinegona sorrarazten dion aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko bermerik onena dela", Pueyoren arabera

Nahi horrek, azpimarratu duenez, bultzatu zituen ezker abertzaleko kideak Aralar, EA eta beste pertsona ezkertiar, progresista eta abertzaleekin batera akordioak lortzera; horrela maiatzeko hauteskundeetara aurkezteko, eta Nafarroa Bairekin bilera eskatzeko urtarrilean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea