Politika -

Auzitegi Nazionala

ETAko bi kideri 12 urteko espetxe-zigorra ezarri diete

Epaian, Patxi Urangak eta Olatz Lasagabasterrek Mikelats taldea osatu zutela frogatutzat ematen du Auzitegi Nazionalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster ETAko kideei 12 urteko kartzela-zigorra ezarri die gaur Auzitegi Nazionalak. Mikelats taldea 2007an osatu izana egotzi die Auzitegiak, eta baita lehergaiak gordetzea ere. Ainara Vazquez absolbitu egin dute. Vazquez Urangaren lankidea zen Gipuzkoako komunikazio enpresa batean.

Epaian, Urangak eta Lasagabasterrek Mikelats taldea osatu zutela frogatutzat ematen du Auzitegi Nazionalak. Taldearen izena "beraiek aukeratu eta ETAk onartu zuen", erakunde terroristako kide batekin Orion (Gipuzkoa) bildu ostean.

Jurdan Martitegi ETAko buruzagitik eta Arkaitz Goikoetxea Bizkaia taldeko buruzagi ohitik gertu zen bikotea eta horregatik zaintzen zituen Poliziak. Biak 2009ko maiatzaren 23an atxilotu eta "lehergailuak egiteko osagaiak aurkitu zituzten". Atxilotuen etxean 11 kilo aluminio eta 55 kilo amonio nitrato topatu zituzten ETAren zigiluarekin, eta baita erakunde terroristaren zenbait artxibo ere.

Urangaren adierazpenetan oinarritu dira bikotea zigortzeko. Lehergaietan aurkitutako hatz-marka batek bikotearen parte-hartzea frogatzeko balio izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea