Politika -

Legebiltzarreko Batzordea

'Hezkuntza akordioaren oinarriak' onartu dituzte EAJk, PSEk eta PPk

EH Bilduk zein Elkarrekin Podemosek aurkeztutako proposamenak, aldiz, atzera bota dituzte PPk, jeltzaleek eta sozialistek.

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordea. Argazkia: @PVasco_EuskoL
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordea. Argazkia: @PVasco_EuskoL
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordea. Argazkia: @PVasco_EuskoL

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza Lege berri bat egiteko oinarrien dokumentu markoa onartu du arratsaldean Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak. EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako 105 ebazpen proposamena erantsi dizkiote dokumentuari. PPk agiria babestu du, sozialistek eta jeltzaleek transakzio-zuzenketa batzuk onartu ondoren.

Horrela, Alderdi Popularraren zenbait proposamen babestu dituzte sozialistek eta jeltzaleek. EH Bilduk zein Elkarrekin Podemosek aurkeztutako proposamenak, ostera, atzera bota dituzte PPk, jeltzaleek eta sozialistek.

Bozketa baino lehen, dokumentua atzera botatzeko eskatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek goizean, testua Legebiltzarrera “itxita, prestaturik, zuzenduta eta eztabaida mugatuta” heldu delako, aldez aurretik sistemaren “diagnostiko bat” egin gabe, eta “hezkuntza sektoreko eragile batzuek adierazitakoa” kontuan hartu barik.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak talde politikoei dokumentua aurkeztu die Ganberako Hezkuntza Batzordean. Akusazio horiek ukatu ditu sailburuak. 'Hezkuntza akordioaren oinarriak' dokumentuak eragileen parte-hartze “oso zabala” izan duela azpimarratu du Uriartek, etorkizuneko Hezkuntza Legearen “espiritua” izango delako. Horregatik, “espiritua edukiekin ez nahastea” eskatu du agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Hezkuntza legea Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza