Politika -

POLITIKA

Urkulluk Argentinara eta Txilera bidaiatuko du erakunde-harremanak indartzeko

Lehendakariak Euskal Astean parte hartuko du; jaialdia Argentinako Mar del Plata hirian ospatuko dute aurten, azaroaren 2an hasita.

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Jaurlaritzako egoitzan. Argazkia: Irekia
Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Jaurlaritzako egoitzan. Argazkia: Irekia
Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Jaurlaritzako egoitzan. Argazkia: Irekia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Argentinara eta Txilera bidaiatuko du urriaren 31tik azaroaren 6ra, Eusko Jaurlaritzako delegazioaren izenean. Bidaia horretan, gobernu autonomikoak harreman kulturalak eta ekonomikoak sustatuko ditu. Argentinako Mar del Plata hirian, Urkulluk Euskal Astean parte hartuko du.

Munduko euskal etxe gehienak Argentinan daude; guztira, 89 zentro dira. Txilen, aldiz, ugariak dira euskal enpresak. Hori dela eta, Euskadi nazioartekotzeko helburua duen ‘Euskadi Basque Country’ estrategian, Argentina eta Txile lehentasunezko herrialdeak direla adierazi du Eusko Jaurlaritzak.

Euskal delegazioa bi herrialdeetako hainbat euskal komunitaterekin batuko da, gobernu autonomikoak komunikatu batean adierazi duenaren arabera.

Buenos Airesen, lehendakariak ESMA (Armadako Mekanika Eskola) Oroitzapen Museoa bisitatuko du. Giza eskubideen eta oroitzapenen museo horren funtzioa diktaduraren biktimak gogoratzea eta denbora tarte horretan (1976-1983) gizadiaren aurkako hilketak gaitzestea da.

Euskal Astea

Azaroaren 2an, ostiralean, Mar del Plata Argentinako hirira joko du delegazioak Euskal Astean parte hartzeko. Urtero antolatzen den aste horretan, Argentinako euskal komunitatea osatzen duten pertsonak batzen dira.

Ekintza hori antolatzeko ardura urtero txandakatzen da, herrialdeko euskal zentroen artean. Aurten, ‘Denak Bat’ euskal etxeak prestatuko du ekitaldia. Euskal etxe horretan, Urkulluk inaugurazioan eta zenbait ekintzatan parte hartuko du.

Genero-berdintasuna

Azkenik, delegazioak Txilera bidaiatuko du, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak markatuko du agenda. Han, Eusko Jaurlaritzako delegazioa Izaskun Landaida Emakundeko zuzendari nagusiarekin elkartuko da, Isabel Plá Txileko Emakume eta Genero Berdintasunaren gaietarako ministroarekin akordio bat sinatzeko.

Emakundeko zuzendari nagusiak akordioa sinatuko du Familien Fundazioarekin, Txileko Presidentetzaren fundazio-sareko elkartearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioarteko albisteak PNV-EAJ Iñigo Urkullu Euskadi bideoak Eusko Jaurlaritza albisteak Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Buenos Airesko albisteak Txileko Santiago albisteak