Itxi

Politika

FRANKISMOKO KRIMENAK

Martin Villa Espainian galdekatzea ukatu egin dio Auzitegi Nazionalak Serviniri

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako legediaren arabera, Martin Villari egotzitako delituen epea iraungi egin dela dio Auzitegi Nazionalak.

  • Maria Servini epaile argentinarra. Artxiboko argazkia: EFE

    Maria Servini epaile argentinarra. Artxiboko argazkia: EFE

Auzitegi Nazionalak ukatu egin dio Maria Servini epaile argentinarrari Espainiara joatea Rodolfo Martin Villa ministro ohia galdekatzeko, frankismoaren krimenen inguruan epaileak egiten ari den ikerketaren harira.

Espainiako legediaren arabera, Martin Villari egotzitako delituen epea iraungi egin dela dio Jose de la Mata epaileak bere autoan; gainera, galdeketak 1977ko Amnistiaren legea urratuko lukeela gaineratu du.

Bestalde, Martin Villa Serviniren esku jarri dela dio epaileak, Argentinara deklaratzera joateko prest baitzegoen, baina epaileak hori ukatu egin duela esan du de la Matak.

Hori horrela, Espainiara bidaiatu barik Servinik bere helburuak lortzeko "bide ugari" dituela uste du epailea espainiarrak; ildo horretan, Martin Villa enbaxadan edo kontsulatuan, zein bideokonferentzian, deklaratu dezakeela gogoratu du.

Servinik Rodolfo Martin Villa galdekatzea eskatu zuen 1936 eta 1977 urteen artean Espainian izandako "gizarteriaren aurkako krimen ankerren" ikerketaren harira.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena