Politika -

Alderdi berriaren aurkezpena

Alderdiaren estatutuak Fiskaltzari igorriko dizkio Barne Ministerioak

Estatuaren, erakundeen eta "Espainiako eta euskal gizartearen irmotasuna" izan delako "ETAren indarkeria espreski" arbuiatu du ezker abertzaleak, Rubalcabaren esanetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"ETAren indarkeria espreski" arbuiatu du ezker abertzaleak Estatuaren, erakundeen eta "Espainiako eta euskal gizartearen irmotasuna" izan delako, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren esanetan.

Zentzu horretan, Barne Ministerioak Estatuko Fiskaltza Nagusiari eta Estatuko Abokatutzari ezker abertzaleko alderdi berriaren estatutuak igorriko dizkiela iragarri du Rubalcabak, "beharrezko diren ekintzak abian jar ditzaten".

Ezker abertzaleko alderdi berriaren legezkotasuna "epaileen erabaki bat" izango dela azaldu du presidenteordeak.

"Indarkeria urte asko dira" eta "Batasunak sinesgarritasun gutxi du", azpimarratu du Rubalcabak. "Herritarrak ez dira Batasunaren borondateaz fidatzen", gaineratu du Barne ministroak.

Gainera, ETAk "behin betiko indarkeriaren amaiera iragarri ez" duela gogorarazi du Rubalcabak. Horregatik, Barne Ministerioak "lanean jarraituko du", erantsi du.

"Zuhurtzia"

Ezker abertzaleko alderdi berriaren aurkezpenaren aurrean "zuhurtzia" eskatu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak. Ezker abertzaleko bozeramaileek Exekutiboak espero zuena esan dute goizean, Zapateroren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea