Politika -

CISen datuak

PPk PSOEk baino 10 puntu gehiago lortuko lituzke, inkesten arabera

Espainiako Ikerketa Soziologikoetako Zentroaren (CIS) azken inkestaren datuen arabera, PPk botoen % 44,1 lortuko lituzke eta PSOEk % 34. Herritarrentzat langabezia kezka nagusia izaten jarraitzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botoei dagokionez, PPren eta PSOEren arteko distantzia areagotu egin da, Espainiako Ikerketa Soziologikoetako Zentroaren (CIS) urtarrileko inkestaren datuen arabera. Horrela, egun hauteskundeak ospatuko bailira, PPk botoen % 44,1 eskuratuko lituzke eta PSOEk, botoen % 34.

Barometroak argitara eman dituen datuek diotenez, Mariano Rajoyren alderdiak ia bi puntutan hobetuko luke boto estimazioa. Aldi berean, PSOEk emaitza okerragoa lortuko luke, urrian egindako inkestan lortutakoa baino hiru dezima gutxiago.

Hirugarren alderdi politikoa Izquierda Unida izango litzakete, botoen % 5,7rekin. CiUk, % 3,9ra igoko luke eta UPyD alderdiak, berriz, % 2,9ra jaitsi.

Langabezia, kezka nagusia

% 82,4 herritarrentzat langabezia kezka nagusia izaten jarraitzen du (urriko inkestan baino %3,8 gehiago). Egungo egoera ekonomikoak "txarra ala oso txarra" dela dio inkestatuen %80,6ak (azken hilabeteetako daturik altuena dena). Jarraian, arazo ekonomikoak (%53,1) eta alderdi politikoak (% 20,6) aipatu dituzte herritarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea