Politika -

Auzitegi Gorena

'Gatza' omentzeagatik Otegiri egindako epaiketa berregitea agindu dute

Terrorismoa goratzea egotzita Otegiri bi urteko kartzela zigorra ezarri zion epaia baliogabetu du Gorenak, Ángela Murillo epailea ez zela objetiboa izan argudiatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Sagardui, "Gatza", ETAko presoaren aldeko omenaldian parte hartzeagatik Arnaldo Otegiri egindako epaiketa baliogabetu du Auzitegi Gorenak.

2005ean, "Gatza"ren aldeko ekitaldian terrorismoa goretsi zuela egotzita bi urteko kartzela zigorra ezarri zioten Batasunako bozeramaile ohiari.&' || 'nbsp;

Auzitegi Gorenaren arabera, Angela Murillo epamahaiko presidentea ez zen objetiboa izan. Batasunako bozeramaile ohiari ETAren indarkeria gaitzesten al zuen galdetu zion Murillok. Otegik ez ziola erantzungo esan ostean, hauxe esan zuen epaimahaiko presidenteak: "Banekien ez zenuela erantzungo".

Erantzun horrekin Otegiren "erruduntasunaren inguruko aurreritzia" erakutsi zuela deritzo Gorenak. Hori dela eta, Auzitegi Nazionalari beste epaimahai batekin epaiketa berregiteko agindu dio, auzia "askatasun irizpidearekin" ebatzi dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea