Politika -
Presoen sakabanatzea
Dispertsioarekin amaitzeko eskatu dute Kataluniako pertsona ezagunek
Sinatzaileen artean, Carod Rovira, Lluis Llach, Antoni Segura, Joan Subirats edo Quimi Portet abeslaria. Adostutako dokumentua gaur aurkeztu dute Bartzelonan egin duten ekitaldian.
Erredakzioa
Kataluniako 60 bat pertsona ezagunek presoen sakabanatze politika bukatzeko eskatu dute gaur Bartzelonan manifestu baten bidez.
Sinatzaileen artean, Carod Rovira, Lluis Llach, Antoni Segura, Joan Subirats edo Quimi Portet abeslaria. Adostutako dokumentua gaur aurkeztu dute Bartzelonan egin duten ekitaldian.
Idatzian diote, egungo egoera politikoan "onartezina" dela legea behar bezala ez betetzea. Lau eskari zehatz egin dizkiote Espainiako Gobernuari: sakabanaketa politikarekin amaitzea, Parot Dotrina aztertzea eta aldatzea, gaixo dauden presoak aske uztea eta familien gaineko presioak eta zailtasunak kentzea.