Politika -

Kultura demokratikoa

Konstituzioak lehen baino babes handiagoa du; Estatutuak, txikiagoa

% 15 hazi da Konstituzioaren aldekoen kopurua 1978tik, % 46 arte, Estatutua babesten dutenen kopuruak % 9 egin du behera, % 44 arte. Sentimendu abertzalea gailendu egin zaio ez-abertzaleari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarren % 46k (1978an baino % 15 gehiago) Konstituzioaren aldeko botoa emango lukete erreferenduma orain eginez gero, baina Gernikako Estatutuaren alde % 44k soilik bozkatuko luke, 1979an baino % 9 gutxiago, Eusko Jaurlaritzaren ''Kultura demokratikoa'' ikerketa soziologikoan agertzen denez.

Inkesta erantzun dutenen % 21ek uste dute Euskal Herriaren independentzia planteatu beharko litzatekeela, % 14k Estatutuak autogobernu nahikoa ematen duela eta % 18k Estatutua "ongi" dagoela baina eskumenak transferitu behar direla. Ehunetik hamabik, berriz, estatutua erreformatu eta autogobernu gehiago nahi dute eta % 9k uste dute Euskadi Estatu bat izan beharko litzatekeela Espainia Federal batean.

Bestalde, inkesta erantzun dutenen erdiak baino gehiagok, % 53k hain zuzen ere, ez du konfiantzarik politikarengan. % 33 aspertu egin du politikak, % 31ri ez dio axola, % 21 haserretu egiten du, % 20k interesa du eta % 13k konpromisoa agertzen du politikarekiko.

Abertzaletasunari dagokionez, 1etik 10erako eskala batean, sentimendu abertzalea 5,2koa da batez beste. Eskala berean, baina joera ezkertiarrari ala eskuindarrari dagokionez (0an ezker muturra eta 10ean eskuin muturra), batez bestekoa 4,3koa da. Herritarren laurdena baino gehiago (% 26) abertzalea da, % 21 apolitikoa eta % 17 ekologista.

Politikaz hitz egiteko askatasuna

Inkesta erantzun dutenen % 55ek ez du bere burua erabat libre ikusten politikaz hitz egiteko, baina politikaz askatasunez hitz egiten dutenen kopurua % 16 hazi da azken bi urteetan, % 26tik % 42ra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea