Politika -

Auzitegi Nazionala

ANk Batasuneko 10 kideren helegiteak arbuiatu ditu

Fiskaltzak 8 eta 12 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu auzipetuentzat, ETAko kide izatea edo ETArekin elkarlanean aritzea egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Batasuneko hamar buruk epaituak ez izateko jarritako helegitea atzera bota du auto baten bidez. Epaiketa horretan taldeak ETAri dion mendekotasuna eta azken horrek herriko tabernen bidez egindako finantzaketa ikertzen dira.

Auzitegiak era horretan Adolfo Araiz, Juan Carlos Rodríguez González, Mikel Arregi, Juan Pedro Plaza, Floren Aoiz, José Luis Elkoro, Karmelo Landa, Josu Iraeta, Santiago Hernando eta José Antonio Egido auzipetu egin dituzte, beste hogeita hamar bat prozesaturekin batera. Fiskaltzak 8 eta 12 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu ETAko kide izatea o ETArekin parte hartzea egotzita.

Auzipetuen artean, besteak beste, Rufi Etxeberria Batasuneko buruzagi ohia, Joseba Permach eta Ornaldo Otegi daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea