Politika -

Gasteizen

PSE: 'Sortuk egin behar duen lehen gauza ETA desagertzeko eskatzea da'

Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak Arabako Gaste Sozialistek antolatutako jardunaldi batzuei hasiera eman die gaur Gasteizen. Bertan, gizarteak "bermeak eskatu" egin behar dituela esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak gaur adierazi duenez, Sortuk hauteskundeetan parte hartu ahal izateko egin beharreko lehenengo gauza ETA desagertzeko eskatzea da. Prietok Arabako Gazte Sozialistek antolatutako jardunaldi batzuei hasiera eman die gaur, Gasteizen, "Indarkeria eta horren helburuak politikoki eta sozialki legez kanpo usteko elementuak" izenpean.

Mintzaldian, ezker abertzalea legeztatzeko prozesu batean "azkarregi joatearen eta gizartea alde batera uztearen arrisku"ei buruz hitz egin du. Prietoren arabera, ezker abertzalea ez da erritmoa ezarri behar duena.

Gizarteak "bermeak eskatu" egin behar ditu, eta EAJk Sorturi egin beharreko "lehen eskaria" alderdi politiko berriak ETA desagertzeko erreklamatzea da, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea