Politika -

'Altsasu faxismoaren kontra'

Isunak bertan behera geratzea eskatu dute 'ezkilari antifaxistek'

'Altsasu faxismoaren kontra' plafatormak Nafarroako Gobernua kritikatu du "mozal legea erabiltzeagatik", eta alkateari "faxistei gure herriko plaza okupatzeko zilegitasuna" ematea egotzi dio.

'Altsasu faxismoaren kontra' plataformaren prentsaurrekoa / Argazkia: Sare Antifaxista.
'Altsasu faxismoaren kontra' plataformaren prentsaurrekoa / Argazkia: Sare Antifaxista.
'Altsasu faxismoaren kontra' plataformaren prentsaurrekoa / Argazkia: Sare Antifaxista.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Altsasu faxismoaren kontra' plataformak 'España Ciudadana'-ren ekitaldian elizako kanpaiak erabiltzea defendatu du, "faxismoari aurre egiteko" modu bezala, eta Nafarroako Gobernuak, Altsasuko Udala eta Eliza kritikatu ditu.

Altsasuko parrokiak salatu duenez, "gazte talde bat" elizako kanpandorrean sartu naiz Ciudadanos, Vox eta PPko kide batzuk joandako ekitaldian jotzeko. Plataforma antifaxistarentzat, inauterietako zintzarrien antzeko funtzioa bete zuten, hau da, "faxistak diren izpiritu txarrak uxatzea eta herritarrak faxismoaren aurrean esnaraztea".

Foruzaingoak "ezkilari antifaxistei" ezkilak astintzeagatik arau-hauste larri bezala isundu nahi izatea kritikatu du plataformak. Esan duenez, "bizitza izorratu" nahi diete, "30.000 euro asteko isunak ezarriz".

Nafarroako Gobernuaren kontra ere jo du taldeak, "mozal legearen kontra" egon arren, hori aplikatzeko "prest" dagoelako. "Horregatik jarrera koherentea eskatzen dugu, eta isunak bertan behera geratzea espero dugu", esan dute.

Herriko kanpandorrearen alboan emandako prentsaurrekoan, antifaxistek Altsasuko alkate Javier Ollo ere kritikatu dute, askatasunaren eta tolerantziaren "aurka egiteko prest dauden faxistei gure herriko plaza okupatzeko zilegitasuna" aitortzeagatik. Plataformak, gainera, ekitaldira joan zirenek "herritar batzuk auzolanean egindako komunak", "herri mugimenduek erabili ahal izateko hainbeste zailtasun dakartzaten berdinak", erabiltzeko aukera izan zutela nabarmendu dute.

Azkenik, Eliza eta "herrira etorri berri den parrokoa" ere kritikatu ditu 'Altsasu faxismoaren kontra' plataformak. 'España Ciudadana'-ren ekitaldian kanpaiak jotzea deitoratu zuen parrokoak. "Elizak ez du zerikusirik izan. Azkar aukeratzen du apaiz berriak nor seinalatu eta nori eman azalpenak. Noski ez dela elizaren kontua izan, ezkilak ez baitira elizarenak, altsasuarronak dira, lagun", esan dute.

Altsasuko herria zoriondu dute emandako erantzun "txalogarriagatik", eta "faxismoari frente guztietatik borrokatzera" deitu dute. "Uste dugu ezin dela faxismoa hazten utziko duen espaziorik hutsik utzi behar", esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko albisteak Nafarroan Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Altsasu Isunak gaur