Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Sortu hauteskundeetan izateko moduan egongo dela uste du Erkorekak

Erkorekaren hitzetan, "ekintza terrorista bat ez gaitzetsi eta hurrengo egunera" Gobernuak hautetsiei aulkia kendu badiezaieke "ez du zentzurik kautelazko neurrietan hainbesteko enfasia jartzea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaitegi Konstituzionalak Sortu alderdiaren aldeko epaia emango duela uste du Josu Erkoreka Kongresuko EAJko bozeramaileak. Horrenbestez, ezker abertzalearen alderdi berria maiatzaren 22ko foru eta udal hauteskundeetan izateko moduan egongo dela esan du.

"Aurkeztutako estatutuak eta azken adierazpenak" aintzat hartuta, Konstituzionalak legalizazioaren aldeko epaia emango duela iritzi dio Erkorekak Radio Euskadiko "Boulevard" irratsaioan.

&' || 'nbsp;Hauteskunde legearen erreformaren gainean iritzia eman du Erkorekak. "Ekintza terrorista bat ez gaitzetsi eta hurrengo egunera" Gobernuak hautetsiei aulkia kendu badiezaieke "ez du zentzurik kautelazko neurrietan hainbesteko enfasia jartzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea