Politika -
Gertakaria
Madrilgo udal hauteskundeetarako Berdeen hautagaia hil dute Valentzian
Indarkeri zantzuak zituen Vicente Marco Reyes abokatuaren gorpua aurkitu zuten atzo, igandean, bere etxean.
Erredakzioa
Bere etxean, Valentzian, 50 urteko Vicente Marco Reyes abokatua hil zuten atzo, igandean. Abokatua Madrilgo Udalerako Berde Ekobakezale alderdiaren hautagia izango zen maiatzeko hauteskundeetarako, alderdi honek jakitera eman duenez.
Berde Ekobakezale alderdiaren kideek "zorrotz" gaitzetsi dute abokatuaren hilketa. Zentzu honetan, gertakaria "epe motzera" argitzea eta "hilketa basati honen errudunak zigortzea" espero dute.
Abokatuaren gorpua atzo, igandean, hilik aurkitu zuten bere etxean. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen. Reyes Senaturako Valentziako hautagaia izan zen 1994. urtean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea