Politika -

Gure Esku Dago

Angel Oiarbide: 'Galdeketok beharrezkoak dira erreferendum loteslea lortzeko'

Igandean egindako galdeketen ostean, Gure Esku Dagoren bozeramailea "pozik" agertu da lortutako emaitzekin. "Euskal gizartea ezin da zain egon, aurrera egin behar dugu", esan du.

Angel Oiarbide EiTBn. Argazkia: Radio Euskadi
Angel Oiarbide EiTBn. Argazkia: Radio Euskadi
Angel Oiarbide EiTBn. Argazkia: Radio Euskadi

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramailea "pozik" agertu da azaroaren 18an Donostian, Irunen, Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin egindako galdeketetan lortutako emaitzekin, % 13ko parte hartzea izan baitzuten eta "erabakitzeko eskubidearen eztabaida zabaltzeko" balio izan zutelako. 218.000 lagunek eman dute jada botoa lehen galdeketak hasi zirenetik, baina Gure Esku Dagoren asmoa "erabakitzeko eskubidea ahalik eta gehien zabaltzea da, galdeketak demokrazia ekintza direlako eta arrasto aberasgarria uzten dutelako".

Halaber, galdeketak prestatzen ibili direnen pertsonen laguntza azpimarratu du Oiarbidek, besteak beste, galdera aukeratu, botazio eguneko baliabideak bilatu, sistema informatikoa prestatu eta sinadurak jasotzeko mahaiak jarri baitituzte. "Erraza da papera hartu eta botoa ematea; Donostian sentsibilitate anitzeko jendea biltzea eta galdeketa abian jartzea, berriz, zailena da", esan du. Bestalde, "Eskozian, Katalunian eta Quebecen egindako galdeketak oinarri izanik, gurea euskal eredu da", azaldu du.

"Galdeketokin normaltasuna lortzen dugu, gizarteak hitza hartzea normala da", esan du, eta "euskal gizartea ezin da zain egon, aurrera egin behar dugu, galdeketok beharrezkoak baitira erreferendum loteslea lortzeko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostiako azken albisteak Gure Esku Albisteak Gaur Irun argazkiak Balmaseda bideoak Gaurko azken ordukoa Zalla albisteak Azken ordukoa Enkarterriri buruz