Politika -

Elkarrizketa ETBn

Gobernuaren 'ardura politikoa' Fiskaltzari utzi diotela salatu du EAk

Pello Urizar idazkari nagusiak uste du Zapateroren Gobernuak "bere ardura politikoari muzin egin" diola "PPk egin dezakeen presioarengandik ihesi".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAren idazkari nagusiak gogor kritikatu du Espainiako Gobernuaren jarrera, Sorturen estatutuak Fiskaltzaren eta Estatuko Abokatuari bidaliz "dagokion ardura kendu" eta bere "ardura politikoa" haien esku utzi duelako.

ETBren Egunon Euskadi saioan, Urizarrek Barne Ministerioaren erabakia izan du hizpide, izan ere, gaur bertan Fiskaltzaren eta Estatuko Abokatuaren esku utzi ditu Sorturen estatutuak eta fundazio-akta.

Urizarrek gogora ekarri duenez, marka politiko baten onarpena izapide "administratiboa" da eta, beraz, Gobernu Zentralak "ardura bere gainetik kendu eta Auzitegien esku utzi&' || 'nbsp; nahi du".

Haren esanetan, "ardura politikoari muzin" egin dio "PPk egin dezakeen presioarengandik ihesi".

Bestalde, Sorturen legeztatzearen inguruan Urizarrek azaldu duenez, "baliteke Auzitegi Gorenak legez kanporatzea baina helegitea aurkeztu ondoren Konstituzionalak onartzea, baina hauteskundeetan aurkezteko epetik kanpo".

EAren buruzagi nagusiak uste du ez dagoela "benetako borondate politikorik Sortu hauteskundeetan legezkoa izan dadin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea