Politika -

125 urteurrena

Blancok Zapateroren Gobernuaren 'erantzukizuna' defendatu du

Jose Blanco lehendakariarekin izan da Bilbon Indalecio Prietori buruzko erakusketa baten inaugurazioan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Blanco PSOEko idazkariorde nagusiak eta Sustapen ministroak eskuina kritikatu du "bere buruaz hainbeste hitz egiteagatik, eta herriari buruz horren gutxi hitz egiteagatik".

Blanco Patxi Lopez lehendakariarekin izan da Bilbon Indalecio Prietori buruzko erakusketa baten inaugurazioan. Erakusketak agintari sozialistaren bizitzari buruzko 60 argazki aurkezten ditu euskal sozialisten 125. urteurrenean.

Blancok Zapateroren Gobernuaren "erantzukizuna" defendatu du. "Espainiarentzat eta EAErentzat aukerak sortzeko ekintzak eta erabakiak" hartu dituztela, gaineratu du Blancok.

Bestalde, lehendakariaren hitzetan, "askatasuna ezin da proiektu politiko baten salneurria izan"; ildo horretan, lehendakariak esan du "beste alde batera begiratzen dutenen aurrean, sozialistak zailtasun une hauetan behar diren erabakiak hartzen ari direla".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea