Politika -

Epaiketa Madrilen

Epaileak hitza kendu dio Beobideri, tortura babesten dutela esatearren

ETAko ustezko kideak esan duenez, epaiketa Guardia Zibilak "mehatxatu eta derrigortu" ostean egindako adierazpenetan oinarrituta dago, eta tratu txarrak ere jasan zituela baieztatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak hitza kendu dio Ibai Beobide ETAko ustezko kideari Auzitegia "tortura estaltzeko Estatuaren tresna dela" esateagatik.

Ibai Beobide 2008ko apirilean Abusu Bilboko auzoko PSOEren egoitzan bonba bat ustez jartzeagatik epaitzen ari dira.

Beobidek ez die Pedro Martinez Torrijos fiskalaren galderei erantzunik eman, eta esan du epaiketa Goardia Zibilak "mehatxatu eta derrigortu" ostean egindako adierazpenetan oinarrituta dagoela. "Ez naiz epaiketa batean egoera honetan eta inolako babesik gabe dagoen lehenengo euskal herritarra", gogoratu du Beobidek.

Hala ere, auzitegiak bai onartu du Beobideren defentsak torturak jasan zituela salatu ostean Madrileko epaitegi batek abiatutako epai bat; bertan Beobidek torturak egin zizkiotela esan zuen. Atxiloketaren ostean, Beobidek ebaki bat zeukan buruan, Goardia Zibilaren hitzetan, berak bakarrik autoaren kontra egindakoa.

Epaiketa martxoaren 15ean abiatuko dute berriz ere, amatasun bajan dagoen ertzain baten deklarazioarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea