Politika -
Langraiz Okan
Basagoiti: 'Legez kanpo daude ETAgatik eta ideia totalitarioengatik'
"Terrorismoaren aurkako borrokan dena eginda dagoela uste dutenak oker daude", gaineratu du Euskadiko PPko presidenteak.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentearen esanetan, arratsaldeko manifestazioa "inmobilistena" da eta deitzaileei mezua igorri die: "Legez kanpo egotearen errua ETAk dauka, eta beraiek ere proiektu totalitarioa defendatzeagatik".
Adierazpen hauek Alfonso Garrosa Langraiz Okako Alkatetzarako hautagaiaren aurkezpenean egin ditu Basagoitik.
Gainera, "terrorismoaren aurkako borrokan lan guztia eginda dagoela uste dutenak" kririkatu ditu, "oker daudelako". "Ezin gara erlaxatu, bestela, amaierara iristear gaudela dena hondatu daitekeelako".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea