Politika -

Bilbon

Sortu 'A Planarekin' hauteskundeetan izatea espero du Urkulluk

EBBko presidentearen hitzetan, "iraganean, orain eta etorkizunean" ezker abertzalea hauteskundeetan izatea babestu du EAJk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortu "A Planarekin" maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzea espero du Iñigo Urkullu EAJko presidenteak. Hau da, "demokrazia errespetatuz" ezker abertzalea bere "siglekin" eta "legalki" aukeztu ahal izatea, zehaztu du.

EAJk ez zuen atzoko Bilboko martxara ordezkaritza ofizialik bidali, baina alderdiko zazpi parlamentari eta Eneko Goia Donostiako alkatetzarako hautagaia protestan izan dira.

EBBko presidentearen hitzetan, atzoko manifestazioa ez da "EAJren kezka". Gainera, "Sortu legeztatzeko B nahiz C planik beharrezkoa ez izatea" espero du. Bere ustez, "iraganean, orain eta etorkizunean" ezker abertzalea hauteskundeetan izatea babestu du EAJk.

2013ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako ezker abertzalea legezkoa izango zela aurreratu zuen Jesus Egiguren PSEko presidenteak duela aste batzuk elkarrizketa batean. Egigurenen hitzak gogora ekarri ditu EBBko presidenteak. EAJko buruzagiaren aburuz, PSEko presidenteak "zenbait gauza asmatu" ditu tartean, ETAren su-etenaren data. Urkulluk dioenez, baliteke ezker abertzalearen legeztatzearen data ere asmatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea