Politika -

Egoera politikoa

Pastor: 'Sortu seriotasunez arituko dela ez dugu baztertu behar'

Hala ere, epaileei "lasai" uzteko eskatu du PSEko ordezkariak. Garrantzitsuena "bakea lortzea" izango dela nabarmendu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

José Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak adierazi duenez, “ezker abertzalearen jarreraren aurreko eszeptizismoa” gorabehera, “ezin da oraingoan apustua serioa delako ustea baztertu, hori pentsatzeko oinarria badago eta”.

Radio Popular irratiari eskainitako elkarrizketan esan duenez, ezker abertzalearen alderdi berriak "auzitegiek eskatutako baldintzak" gainditzea espero du Pastorrek. "Eskatu zaion guztia bete egin duela esan nahiko luke horrek, eta, beraz, bakea lortzeko bidean gaudela".

Hala ere, epaileei "lasai" uzteko eskatu du PSEko ordezkariak. Garrantzitsuena "bakea lortzea" izango dela nabarmendu du, eta "hauteskundeei begira egindako kalkuluak" alde batera uzteko eskaera egin du.

"Hauteskundeen inguruko kalkuluen gainetik bakea lortzea izan behar da gure helburu nagusia". Bere hitzetan, PSEk ez du "beldurrik", gertatzen dena ere gertatzen dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea