Politika -
Martxoaren 12rako
'Eskubide politikoen urraketaren' aurka manifestatzeko deia egin dute
"Oraindik indarrean dagoen eskubide zibil eta politikoen urraketaren" kontra datorren martxoaren 12an manifestatzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduak.
Erredakzioa
"Oraindik indarrean dagoen eskubide zibil eta politikoen urraketaren" kontra manifestatzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduak, datorren martxoaren 12rako hiru euskal hiriburuetan eta Iruñean.
Era berean, "erabakitzeko eskubidea" eta "inolako bereizketarik gabe" bide baketsuekiko konpromisoa hartzen dituzten erakundeen legeztatzea aldarrikatu dituzte.
Mugimendu horren kideen arabera, ETAren ekintza armatuen amaieraren "arrazoizko itxaropenei esker" baliorik gabe geratuko dira orain arte eskubideak urratzeko erabilitako aitzakiak.