Politika -

Garoñako zentral nuklearra

Garoña 2013an itxiko dutela berretsi du Miguel Sebastianek

Industria ministroaren hitzetan, Garoñako zentral nuklearra 2013ko uztailaren 6an itxiko dute, aurreikusita zegoen bezala. Ildo horretan, erabakia ez dela aldatuko esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Sebastian Industria ministroaren hitzetan, Garoñako zentral nuklearra 2013ko uztailaren 6an itxiko dute, aurreikusita zegoen bezala. Ildo horretan, erabakia ez dela aldatuko esan du; izan ere, "ixteko arrazoiak ez dira aldatu", gaineratu du.

Sebastianek azaldu duenez, Ekonomia Jasangarriaren Legeari egindako zuzenketak bakarrik jasotzen du "zentral nuklearren bizitza 40 urtez baino gehiago luzatzeko irizpideak".

Alderdi popularrak Garoñaren itxiera berriz aztertzeko eskatu dio Gobernuari Senatuan.

Izan ere, PPren hitzetan, Garoñak "betebehar guztiak betetzen ditu 2013tik aurrera lanean jarraitzeko".

bestalde, Garoñako zentral nuklearra 2019ra arte lanean segitzeko prest dagoela esan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea