Politika -
Manifestazioa Madrilen
ETAren biktimek martxa bat deitu dute Sortu legeztatzearen aurka
AVTk eta biktimen beste zazpi elkartek deitu dute manifestazioa datorren apirilaren 9an, Madrilen.
Erredakzioa
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) eta beste zazpi elkartek deitu dute manifestazioa datorren apirilaren 9an Madrilen "ETA erakundeetara itzultzearen" aurka.
Ez dugu onartzen Sorturen A plana, ez hauteskunde-elkarteen B plana , ezta Eusko Alkartasunaren C plana ere", ohartarazi dute komunikatu batean AVT-k, Dignidad y Justiciak, Miguel Angel Blanco Fundazioak eta Martxoaren 11kako Biktimen Elkarteak.
Agintari politiko ezagun batzuek "ETAren azken tregua tranpa"rekiko erakutsitako "euforia" eta jarrera "iraingarriak" direla iritzi dute martxaren deitzaileek. Horrez gain, ETAko presoek zigorra osorik betetzea exijitu dute, eta kartzelaldia murriztea helburu duten "moldaketak" baztertzen dituztela adierazi dute kaleratutako komunikatuan.&' || 'nbsp;