Politika -

Ez-legezko proposamena

PPk 'borondatea' eskatu du ETAk mehatxatutakoek EAEn bozka dezaten

Leopoldo Barreda Legebiltzarreko PPren bozeramaileak uste du legea erreformatzea ez dela zaila; dena dela, arau berria ez litzateke maiatzeko hauteskundeetarako egongo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leopoldo Barreda PPren Legebiltzarreko bozeramaileak "borondate politikoa" eskatu die alderdi politikoei ETAren mehatxuengatik alde egin behar izan dutenek EAEn bozkatu ahal izan dezaten.

Barredak iragan astean jakinarazi zuen proposamena aurkeztuko zuela. Botoa EAEn emateko bizilekua "aldatu beharrik ez izatea" ere eskatzen du PPk eta horretarako ez-legezko proposamena erregistratu du Legebiltzarrean.

Era berean, mehatxupean alde egin zutenen ondorengoei ere botoa emateko eskubidea aitortzea eskatu dute. Hori horrela, Legebiltzarrak proposamena onartzen badu, Jaurlaritzak sei hilabeteko epea izango du proposamen bat eta lege-proiektuak aurkezteko.

Barredak azpimarratu duenez, "justizia" egingo litzateke ekimen horrekin eta biktimekiko "konponketa" ahalbidetuko.

Hala ere, lehenengo lana ETAren mehatxupean alde egin zutenen kopurua zehaztea izango da, 45.000 edo 60.000 izan daitezkeela "esan ohi da", baina beharrezkoa omen da Eusko Jaurlaritzak agindu duen ikerketaren emaitzak ikusi arte itxarotea.

Jaurlaritzak dagoeneko iragarri du alde egin zuten horiei itzultzen laguntzeko neurriak hartzeko ikerketa abiatu duela, baina ez zuen botoa emateko eskubideaz hitz egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea