Politika -

Giza Eskubideak

Manifestazioa egin dute Bilbon, 'pertsona guztientzat eskubide guztiak' exijitzeko

Hainbat elkartek mobilizazioa antolatu dute Bilbon, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 70 urte bete dituela eta.

Giza eskubideen alde Bilbon egindako manifestazioa. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Giza eskubideen alde Bilbon egindako manifestazioa.
Giza eskubideen alde Bilbon egindako manifestazioa. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manifestazioa egin dute gaur iluntzean Bilbon, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrenean.

Mobilizazioa hainbat elkartek deitu dute, tartean izan dira Bizitegi, Fekoor, Alboan, Amnistia Internazionala, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Aletu eta Bilboko auzokideen elkarteetako federazioa.

'Giza Eskubideen Adierazpenaren 70. Urteurrena, urratsak ematen segitzen dugu' goiburupean egin dute martxa, "pertsona guztiei eskubide guztiak" aitortzeko exijituz.

Bilboko Kale Nagusia zeharkatu du manifestazioan Doctor Deseo taldeko Francisek hartu du parte. Kaiolan batean sartuta, bere abestiak kantatu ditu, aldarrikapen manifestazioari musika jarrita.

Mobilizazioa Pio Baroja plazan amaitu da. Giza eskubideei lotutako antzezpen batekin, Beto Snay rap-abeslariaren saioarekin eta txalaparta doinuekin bukatu da ekitaldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Gizartea bideoak Albisteak Manifestazioak Giza eskubideak Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak