Politika -
Auzitegi Gorena
ETAren informazio taldeko ustezko lau kideri zigorra murriztu diete
ETAko informazio taldeko lau akusaturen espetxe-zigorrak zazpi urtetik hirura eta sei urtetik bi eta erdira murriztu ditu Auzitegi Gorenak.
Erredakzioa
ETAko informazio taldeko lau akusaturen espetxe-zigorrak zazpi urtetik hirura eta sei urtetik bi eta erdira murriztu ditu Auzitegi Gorenak. Era berean, beste auzipetu bat absolbitu du Gorenak.
Sententzian, aringarriak aplikatzen ditu Gorenak zigorrak murrizteko eta Auzitegi Nazionalak duela urtebete igorritako epaiaren aurkako helegitea onartu du.
Zugaitz Izagirreri eta Carlos Moises Martini zazpi urteko kartzela-zigorrak ezarri zizkien Auzitegiak erakunde terroristako kide izate egotzita. Gorenak hiru urtera murriztu du zigor hori.
Gainera, Alberto Gonzalezi eta Regina Maiztegiri sei urteko espetxe-zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak erakunde terrorista laguntzeagatik. Orain bi urte eta erdiko zigorra ezarri die Gorenak. Bestalde, Mikel Garaiondo absolbitzea erabaki du auzitegiak, frogarik ez dagoela iritzita.