Politika -

Polemika

Euskal kutxen bat-egitearen eredua gaitzetsi du Aralarrek

Aralarrek EAJ, PSE eta PP kritikatu ditu kutxen kontrol politikoaz eztabaidatzeagatik, erakundeetatik kanpo gainera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralar euskal kutxen arteko bat-egitearen alde azaldu da, baita Nafarroakoaren alde ere. Aralarrek EAJ, PSE eta PP kritikatu ditu kutxen kontrol politikoaz eztabaidatzeagatik, erakundeetatik kanpo gainera.

Jon Abril Aralarreko koordinatzaileaordeak prentsaurrekoan jakinarazi duenez, kutxen ezaugarriak, eredua eta funtzionamendua mantendu behar da, ezaugarri horiek indartuz eta sustatuz.

Dena den, kutxen eredua auzitan ikusten du Aralarrek Ministroen Kontseiluaren dekretua ezagutu eta gero. Aralarren hitzetan, "kutxen eredua desagertarazi nahi dute, banku eredu bat sustatzeko".

Bestalde, Aintzane Ezenarro Aralarreko bozeramailearen hitzetan, EAJ, PSE eta PP alderdiek "ez dute kontrol publikoari buruz eztabaidatzen; bakoitzak lortuko duen botere maila negoziatzen ari dira".

Hori dela eta, Aralarrek legekoa ez den proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean kutxen ereduaren eztabaida erakundeetan egiteko.

Bestalde, BBKren, Vitalen eta Kutxaren bat-egitea ez duela lagunduko esan dio EAk EAJri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea