Politika -

Katalunia

'Gezurretan' aritzea leporatu dio Sanchezek Torrari, eta 'sendotasuna' agindu du

Abenduaren 21ean Bartzelonara “polizia ez, politika” eramateko eskatu dio Torrak Sanchezi. Gainera, Katalunian indarkeriaren “kontakizun bat asmatu” izana errefusatu du Generalitateko presidenteak.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Etsipenez, gezurretan” aritzea leporatu die Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak Kataluniako independentismoari eta Quim Torra Generalitateko presidenteari, beste argudiorik ez dutelako. Gainera, legea urratzen baldin badute “irmo eta sendo” izango dela ohartarazi die.

Diputatuen Kongresuko saioan Kataluniarekiko diskurtsoa gogortu du Sanchezek. Zentzu horretan, Torrak “Esloveniako bidea” aipatzea deitoratu du Espainiako presidenteak.

“Kataluniako independentismoak Kosovo edo Eslovenia bezalako adibideak aldarrikatzea historia ez jakitea da, manipulazio onartezina eta etsipenaren seinale, jarrera politikoak mantentzeko gezurrak baino, beste argudiorik ez dutelako”.

1999an, Bosnia-Herzegovinan NBErentzako lan egin zuela gogorarazi du Sanchezek eta, ondorioz, Jugoslavian gertatutako “guztia ondo” ezagutzen du. “Nik ikusi eta bizi izan nuen”, nabarmendu du. “Bide posible bakarra Konstituzioa, Estatutua eta elkarrizketa da”, ohartarazi du.

“Hortik kanpo kokatzen den guztiak zuzenbidezko Estatu sozial eta demokratikoaren erantzun irmo, baina lasaia, neurrizkoa eta sendoa izango du”, bermatu du. Bere jarrera argi uzteko keinu gehiagorik beharrezkoa ez dela erantsi du.

“Polizia ez, politika” eskatu dio Torrak Sanchezi

Hitzaldian, independentistak eta 'brexit' prozesua alderatu eta lotu ditu Espainiako gobernuburuak. Biek erretorika paraleloak erabiltzen dituztela esan du agintariak.

Sanchezen ahotan, “bidegabekeriak asmatu eta manipulazioaz areagotu” egiten dituzte bi kasuetan, herritarrak erabaki baztertzaileak hartzera bultzatzeko; eta hirugarren bat erruztatzen dute, erantzukizun propioak saihestuz.

Independentisten zein brexitaren kasuan “gezurrak, ilusio faltsuak eta tranpa dialektikoak” errepikatzen dira, “zenbat eta okerren, hobeto” eredua aplikatuz, erantsi duenez.

Gobernu zentralak Esquadra Mossoen utzikeria onartuko ez duela errepikatu du Sanchezek. Asteburuan, kargudun politikoen “ezin zurituzko jokabidea” ikusita, Governari gutunak bidali dizkiote, eginbeharrak bete ditzan edo, bestela, Estatuko segurtasun indarrak bidaliko dituzte, ohartarazi duenez.

QUIM TORRA EFE

QUIM TORRA EFE

Quim Torra Generalitateko presidenta Parlamentan. Argazkia: EFE

Nahiz eta “mehatxuak” izan, abenduaren 21ean, Bartzelonan, Ministroen Kontseilua egingo dela berretsi du Sanchezek.

Bestalde, 155. artikuluaren “eskuineko tesia” onartu beharrean, abenduaren 21ean Bartzelonara “polizia ez, politika” eramateko eskatu dio Quim Torra Generalitateko presidenteak Sanchezi. Gainera, Katalunian indarkeriaren “kontakizun bat asmatu” izana errefusatu du Generalitateko presidenteak.

“Erantzukizuna” eskatu du Torrak Parlamentaren kontrol saioan, Espainiako Gobernuak Generalitateari bidalitako gutunen ondotik. Presidentaren hitzetan, “indarkeria eta nahasmen kontakizun bat asmatu dute” Katalunian, “zentzugabea eta arduragabea”, “mossoei bakarrik, edo orokorrean,155.a aplikatu ahal izateko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako prozesua zuzenean