Itxi

2018/12/13

08:39

Politika

Hauteskunde-inkesta Nafarroan

Geroa Baik nabarmen egingo luke gora, laukoak duen babesa sendotuta

eitb.eus

EiTB Focusen arabera, parez pare leudeke UPN eta Geroa Bai. Iruñean, UPN izango litzateke garaile eta EH Bildu bigarren indar. Geroa Baik eta Aranzadik atzera egingo lukete, gobernua osatzea zailduta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroako foru hauteskundeak gaur egingo balira, gorakada nabarmena izango luke Geroa Bai alderdiak, eta UPNrekin parez pare geratuko litzateke eserlekuetan eta boto-portzentajean, EiTB Focus inkestaren arabera. Uxue Barkos buru duen alderdiak lau ordezkari gehiago izango lituzke foru ganberan; UPNk, berriz, bi galduko lituzke. Hala, lauko gobernua berriro osatuko balitz, 29 jarleku izango lituzke, 2015ean baino bi gehiago (25 behar dira gehiengoa izateko).

Foru zein udal hauteskundeetarako sei hilabete eskas falta diren honetan, boto-asmoari buruzko galdeketa egin du EiTBrentzat Gizaker inkesta-etxeak.

Iruñeko udal hauteskundeei dagokienez, UPNk irabaziko lituzke, eta EH Bildu bigarren izango litzateke. Geroa Baik eta Aranzadik, aldiz, atzera egingo lukete, eta horrek lauko gobernua osatzea zailduko luke.

Inkesta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egin zuten telefono-deien bidez 650 nafarri galdetuta (Iruñean 400, eta foru erkidegoko gainerako herrietan 250).

EiTB Focusen arabera, Geroa Baik igoera nabarmena izango luke Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan. Bederatzi eserleku izatetik 13 izatera pasatuko litzateke. UPNk, aldiz, bi ordezkari galduko lituzke, eta 13 ordezkarirekin geratuko litzateke.

EH Bilduk 2015ean erdietsitako zortziak lortuko lituzke berriro, eta PSNk bi gutxiago izango lituzke (bost parlamentari).

Izquierda-Ezkerra (I-E) izango litzateke laugarren indarra, Ahal Dugu Nafarroari boto-portzentajean aurrea hartuta baina eserleku kopuru berarekin (4). Koalizio moreak hiru jarleku galduko lituzke, 7tik 4ra jaitsita.

PPk 2015ean lortutako ordezkaritza (2 parlamentari) galduko luke, Ciudadanosen mesedetan (hiru ordezkari lortuko lituzke Albert Riveraren alderdiak).

NAFARROAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK  ESERL EST TARTA 2018 12 12 17 02 eitb focus

NAFARROAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK  BOTO ASMOA 2018 12 12 14 11 eitb focus

NAFARROAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK ESERLEKUEN ESTIMAZIOA  2018 12 12 19 35 eitb focus

Boto-asmoaz galdetzeaz gain, Nafarroako presidentearen, Foru Gobernuaren (orokorrean zein atalka), oposizioaren inguruan duten iritzia eskatu diete herritarrei. Hona erantzunak:

UXUE BARKOSEN BALORAZIOA  2018 12 12 15 14 eitb focus

GOBERNUAREN GESTIOAREN BALORAZIOA  2018 12 12 14 11 eitb focus

GOBERNUAREN GESTIOAREN BALORAZIOA   2018 12 12 14 11 eitb focus

OPOSIZIOAREN LANAREN BALORAZIOA 2018 12 12 15 26 eitb focus

Lauko gobernua sostengatzen duen itunari 10etik 5,2ko nota jarri diote itaundutakoek (% 50,6ko onespena).

LAUKO GOBERNUAREN BALORAZIOA  2018 12 12 15 26 eitb focus

Udal hauteskundeei begira iruindarrek duten boto-asmoari dagokionez, UPN izango litzateke indar bozkatuena, eta EH Bildu geratuko litzateke ondoren. Geroa Baik eta Aranzadik babesa galduko lukete, eta horrek lauko gobernua osatzea zailduko luke.

Erregionalistek irabaziko lituzkete bozak, baina zinegotzi bat galduta (10etik 9ra pasatuko lirateke).

EH Bilduk gora egingo luke, eta 7 zinegotzi eskuratuko lituzke. Geroa Baik, berriz, ordezkari bat galduko luke (4 zinegotzi).

PSNk 2015ean lortutako hiru zinegotziei eutsiko lieke. Ciudadanosek ordezkaritza lortuko luke, lehen aldiz, Iruñean (2 zinegotzi).

Aranzadik, aldiz, behera egingo luke, zinegotzi bakarra lortuta (3tik 1era), eta Izquierda-Ezkerrak ere ordezkari bakarra lortuko luke.

IRUÑEKO UDALERAKO HAUTESKUNDEAK BOTO ASMOA  2018 12 12 17 07 eitb focus

IRUÑEKO UDALERAKO HAUTESKUNDEAK ZINEGOTZIEN ESTIMAZIOA  2018 12 12 18 59 eitb focus

Ondorengoen inguruko iritzia ere eskatu zaie galdetutakoei: Joseba Asiron alkatea, udal-gobernua eta gobernu-ituna:

IRUÑEKO UDALERAKO HAUTESKUNDEAK  ALKATEAREN BALORAZIOA 2018 12 12 18 08 eitb focus

IRUÑEKO UDALERAKO HAUTESKUNDEAK UDALAREN KUDEAKETAREN BALORAZIOA 2018 12 12 17 42 eitb focus

IRUÑEKO UDALERAKO HAUTESKUNDEAK LAUKO ITUNAREN BALORAZIOA  2018 12 12 18 00 eitb focus

Fitxa teknikoa

Nafarroan bizi diren 650 pertsona (Iruñean 400, eta foru erkidegoko gainerako udalerrietan 250). La= ±% 3,84, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, Nafarroako datuetarako, eta  ±% 4,89 Iruñeko datuetarako. Udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 8,0 euskaraz egin dira, eta gainerako % 92,0a, gaztelaniaz. Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 5,87 minutukoa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 15 minutu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;