Politika -
Donostian
Sortu indarkeriaren bidetik aldendu izangatik pozik agertu da Munilla
Dena den, ETAren indarkeria ibilbidea gaitzetsi ez izana deitoratu du. Donostiako gotzainaren hitzetan, Sortu legez onartzeko edo ez onartzeko erabakia "epaileei dagokie".
Erredakzioa
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina pozik agertu da Sortu "indarkeriaren bidetik bereizi" delako. Dena den, ETAren "indarkeria ibilbide luzea gaitzesteko aukera galdu izana" deitoratu du.
Sorturen harira Munillak prentsaurrekoan azaldu duenez, Eliza "ez da jardungo eztabaida politikoan sartzen", eta, halaber, ez da "arazo politiko bakoitzari buruz" bere iritzia ematen egongo.
Donostiako gotzainaren hitzetan, Sortu legeztatzeko erabakia "epaileen esku dago". Ildo horretan, "balioez gain, epaileen interpretazioak daude jokoan".
Dena den, sortu indarkeria alde batera utzi izanagatik Munillak pozik daudela esan du; izan ere, "norabide egokian emandako aurrerapauso bat" da, eta bakea lortzeko "itxaropena" areagotzen du.