Politika -
EBko ministroen bilera
Rubalcaba: 'Terrorismoaren aurkako politikan ez da ezer aldatu'
Espainiako Gobernuaren terrorismoaren aurkako politika "berdina" dela berretsi du Rubalcabak; eta, Poliziak eta Guardia Zibilak Sorturi buruz duten iritziarekin bat datorrela gaineratu du.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako lehen presidenteordearen eta Barne ministroaren hitzetan, Gobernuaren terrorismoaren aurkako politikan "berdina izaten jarraitzen" du, eta ETAren su-etenaren ostean "koma bat ere ez dela" aldatu berretsi du.
ETAren zatiketaren inguruko zurrumurruen harira galdetuta, ministroak ez du espekulazioak egin izan nahi.
"Barne ministroa bezala, uste dut ez dudala espekulatu behar", esan du Rubalcabak.
Bestalde, Sorturi buruzko Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenen iritziarekin bat datorrela esan du. Txosten horien arabera, Sortu Batasunaren menpe eta ETAren zerbitzura dago; gainera, indarkeriaren gaitzespena legezkotasunera itzultzeko azpikeria bat dela uste du.