Politika -

Udal-hauteskundeak baino lehen

Auzitegi Gorenak Sortu legez kanpo uztea espero du Pumpidok

"Erabaki hori hartzeko fiskaltza ilegalizazio demanda bat prestatzen ari" dela azaldu du Estatuko fiskal nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 22ko udal-hauteskundeak baino lehen, Auzitegi Gorenak Sortu ezker abertzalearen alderdi berria legez kanpo uztea espero du Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak.

Justiziaren Hiria bisitatu du ostiral honetanConde-Pumpidok, Bartzelona eta L''Hospitalet de Llobregat artean. Fiskal nagusia Pilar Fernandez Bozal Generalitateko Justizia kontseilariarekin batera izan da.

"Alderdi bat bizitza politikoan sar daitekeen erabakitzeko eskumena" Auzitegi Gorenak duela gogorarazi du Estatuko fiskal nagusiak, eta "erabaki hori hartzeko fiskaltza ilegalizazio demanda bat prestatzen ari" dela azaldu du.

"Goreneko fiskalak demandaren berri eman zuen atzo, Estatuko Abokatutza beste demanda bat prestatzen ari da eta apirilaren 18a baino lehen, hautagaitzak aurkezteko epea agortu baino lehen, erabaki bat hartuko duela seguru nago", adierazi du Conde-Pumpidok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea