Politika -
Katalunia
Sanchez eta Torra gaur bilduko dira Bartzelonan
Espainiako Gobernua eta Generalitatea ez datoz bat bileraren formatuarekin. Batzarra Pedrables Jauregian egingo dute, 19:00etan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pedro Sanchez eta Quim Torra ostegun honetan bilduko dira Bartzelonan, Generalitateak jakinarazi duenez. Batzarra Pedrables Jauregian izango da, 19:00etan.
Alabaina, oraindik ez dago argi bileraren formatua zein izango den. Generalitatearen arabera, lauko batzarra izango da, hots, bi presidenteak, hiru ministro eta hiru kontseilari izango dira mahaiaren inguruan.
Generalitatean hitzetan, "eduki politikoz betetako goi-bilera txikia" egitea adostu dute bi gobernuek, eta aurretik bi agintarien arteko agurra izango da.
Espainiako Gobernuak, baina, formatua bestelakoa izango dela adierazi du. Bi batzar izango direla zabaldu du: alde batetik, Sanchez eta Torra bakarka bilduko dira, eta bestetik, Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Pere Aragones Generalitateko presidenteordea batzartuko dira.
Espainiako ministroen eta Kataluniako kontseilarien arteko bilera gehiago izan daitezkeela ere azaldu dute Moncloa Jauregitik. Hortaz, Meritxell Batet Lurralde Politikako ministroak eta Elsa Artadi Kataluniako Presidentziako kontseilariak beste batzar bat egitea litekeena dela erantsi dute.