Politika -

Maria Jose Beaumont

Beaumont: 'Urtarrilean jakingo dugu trafikoaren transferentzia noiz gauzatuko den'

Beaumonten hitzetan, momentu horretan erabakiko du Espainiar estatuak Guardia Zibilak bere gain hartuko dituen funtzioak zeintzuk izango diren.

Maria Jose Beaumont / Irudia: Radio Euskadi.
Maria Jose Beaumont.
Maria Jose Beaumont / Irudia: Radio Euskadi.

Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Jose Beaumontek, Nafarroako Barne sailburuak, trafikoaren eskuduntzaren transferentzia noiz egingo den "urtarrilean" jakingo dela azaldu du Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean.

Esan duenez, "urtarrilean Espainiako Lurralde politikako ministerioarekin bilera bat aurreikusita" dauka, eta legealdi honetan "eskualdatzea gauzatuko duen dekretua onartzea" espero du.

Beaumonten hitzetan, momentu horretan erabakiko du Espainiar estatuak Guardia Zibilak bere gain hartuko dituen funtzioak zeintzuk izango diren.

Nafarroako Ahal Duguren barnean aste honetan sortutako polemika eta zatiketari buruz ere hitz egin du sailburuak. "Gobernuan ardura sortzen" duela esan du, baina espero du "exekutiboaren irudian eraginik ez izatea" espero du. "Gobernuari babesa ematen dioten alderdiei gauzak bere onera ekartzea" eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Politika Nafarroa Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Foruzaingoa