Politika -

Eusko Legebiltzarrean

Terrorismoaren biktimek oroimenaren zentroa sortzea proposatu dute

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren ordezkariak Arantza Quirogarekin bildu dira, terrorismoaren kalteak pairatu dituztenen zentro bat egitera bideratutako babesak jasotzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontseilua Eusko Jaurlaritzako batzorde aholku-emailea da eta terrorismoaren biktimei dagozkien proposamenak eta euren parte-hartzea bideratzen ditu.

Terrorismoaren biktimen memoriarekin erlazionatutako ekimenen egitarauak eta estrategia garatzea izango da zentro berri honen eginkizuna, eta Memorial Democratic Kataluniako erakundea hartu dute erreferente modura. Zentro katalan honek 1931 eta 1980 urteen arteko memoria demokratikoa berreskuratzea du helburu.

Kontseiluaren presidenteak jakitera eman duenez, 2008an Eusko Legebiltzarrean onartutako Biktimen Legeak jasotzen dituen biktimei zuzenduta egongo da zentroa: ETAk, GALek eta eskuin muturreko taldeek eragindakoak.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua eta Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoaren zuzendaria ere izan dira gaurko bileran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea