Politika -
Balearrak
Unio Mallorquina alderdia desegin dute ustelkeria auziak direla eta
Alderdikideek alderdi berri bat sortu dute, Convergencia per les Illes Balears, "iragana atzean uzteko".
Erredakzioa
Unio Mallorquinako zuzendaritzak alderdia desegitea erabaki du astelehen honetan, eta proiektu politiko berri bat sortu dute; alderdi berriak "Convergencia per les Illes Balears" izena dauka eta iragana atzean uzteko asmoarekin sortu dute, alderdiari eragiten dioten ustelkeria auziak direla eta.
Josep Melia Unio Mallorquinako presidenteak zuzenduko du alderdi berria, prentsaurreko batean jakinarazi duenez.
Convergencia per les Illes Balears maiatzeko Foru eta Udal hauteskundeetara aurkeztuko da, eta CiU eta Coalicion Canaria alderdiek duten garrantzi politikoa lortzea espero dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea