Politika -

Erreakzioak

Euskal alderdiek txalotu egin dute azken polizia-operazioa

EAJren ustez "albiste ona" izan da. PSE-EEk eta PPk, berriz, bat egin dute eta esan dute operazioak argi uzten duela "Zuzenbide Estatua indarkeriaren aurkako borrokari irmo eusten" diola.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko alderdi politikoen ordezkariek goizaldeko polizia-operazioaren gainean iritzia eman dute. Guardia Zibilak ETAko lau ustezko kide atxilotu ditu goizaldean Bizkaian.

Azken polizia-operazioa "albiste ona" da, adierazi du Josu Erkoreka EAJko Kongresuko bozeramaileak. Horren ustez, atxiloketek ez dute Sorturen eraginik izan behar.

Ezker abertzalearen alderdi berriaren legeztatzea epaitegien esku dago eta Erkorekaren hitzetan, Sortuk ETAren indarkeria "zalantzarik gabe" arbuiatu du.

Miguel Buen Gipuzkoako PSE/EEko buruaren hitzetan, polizia-operazioa "albiste ona da demokratentzat" eta argi uzten du "Zuzenbide Estatua indarkeriaren aurkako borrokari irmo eusten" diola.

Sorturen kideak "jendaurrean atxiloketengatik poztuko ez" direla iragarri du. Buenen ustez, "ezker abertzale berriari dagokio euskal gizartearen aurrean sinesgarri agertzea. Horretarako, ekintza nabarmenekin erakutsi behar dute sistema demokratikora itzuli nahi dutela".

Atxiloketak "bikaintzat" jo ditu Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak eta Zuzenbide Estatua "tregoan ez" dagoela azpimarratu du.

Basagoitiren aburuz, polizia-operazioak "ETAren bukaeran" lagundu ez ezik, "biktimei babesa" ematen die. "Ez dago biktimentzako justizia eta babes hoberik haien familiarrak hil dituztenak atxilotzea baino", adierazi du. Jon Abril Aralarren koordinadorearen ondokoak espero du "atxiloketak berriro ez errepikatzea". "Operazio polizialak amaitzea lortu behar dugu denon artean, Euskal Herriak normalkuntza politikoan eta bakean bizi behar du", adierazi du Abrilek.

Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak esan du atxiloketek agerian uzten dutela ETAk martxan jarraitzen duela.

Segurtasun Indarrei "bide beretik" jarraitzeko deia egin die UPyDren legebiltzarkideak, "Zuzenbidezko Estatuak ezin baitu su-etenean egon", izan ere, ETAk "ez du desegitea edo desagertzea erabaki".

Serafin Llamas EBren ordezkariak , bere aldetik, atxiloketena "albiste ona" izan dela esan du, "hilketak eta mehatxuak egiteko asmoa izan zezaketen pertsonak kaletik kendu" dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea